Georges Canguilhem
Itxura
Georges Canguilhem (Castelnaudary, 1904ko ekainaren 4a - Marly-le-Roi, 1995eko irailaren 11) frantziar filosofoa izan zen. Gaur egungo epistemologiaren sortzaileetako bat izan zen.
Hauek ditu obrarik ezagunenak: La formation du concept de réflexe aux XVIIe et XVIIIe siècles (1955, Erreflexu kontzeptuaren sorrera XVII. eta XVIII. mendeetan), Études d´histoire et de philosophie des sciences (1968, Zientzien filosofia eta historiaren ikerkuntza), Idéologie et rationalité dans l´histoire des sciences de la vie (1977, Ideologia eta arrazionaltasuna bizitzaren zientzien historian).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.